Tuterako erailketa matxista salatuko dute ostegunean Gasteizen
Mobilizazioa deitu du Mugimendu Feministak arratsaldeko 19:30etan Andra Mari Zuriaren Plazan.
Astelehen goizean, hilik aurkitu zuten Sara Pina izeneko 38 urteko emakumea Tuteran, etxebizitza batean. Gorpuak labankadaz egindako zauriak zituen. Emakumearen senarra izan da susmagarri nagusia hasieratik eta Frantzian atzeman zuten astartean.
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak mobilizazioak deitu ditu ostegunean, urtarrilak 13, eraso sexista arbuiatu eta autodefentsa feminista aldarrikatzeko. Gasteizen arratsaldeko 19:30etan izango da, Andra Mari Zuriaren Plazan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!