Turkia Rojava bonbardatzen ari dela salatu dute Gasteizen
2023ko abenduaren 23an, Turkiako Estatuak azpiegitura zibilen kontrako bonbardaketen kanpaina bortitza abiarazi zuen Rojavan, Kurdistango Mendebaldean. “Etengabeko erasoaldiek eskualdea egonkortzeko edozein ahalegin eragozten dute, pertsona ugari izan dira erailak eraso horietan, eta herritarrak beren lurraldea eta konfederalismo demokratikoan oinarritutako proiektu politikoa defendatzeko antolatzen jarraitzen dute”, azaldu zuten Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba taldeko eta Women Defend Rojava Gasteizko ordezkariek atzo egindako protestan.
komitea. Eraso horiek, neurri batean, Basurko mendietako erresistentziaren ekintza arrakastatsu batzuen ondorio dira, eta aldi berean, Turkiak aspalditik ezarritako “intentsitate txikiko” gerra-estrategiari jarraipena ematen diote.
“RiseUp4Rojava” ekintzaren deiari erantzunez, atzo, urtarrilak 9, Gasteizen kalera atera ziren dozenaka lagun, Turkiako estatu faxistaren okupazioaren eta gerra-politikaren aurka, Turkiarekin harreman ekonomikoak, kulturalak, kirolekoak eta abarrak normalizatzea salatzeko eta aireko exklusio-gune bat eskatzeko aireko erasoak ekiditeko asmoz.
Era berean, Sara, Ronahî eta Rojbin Kurdistango Askapen Mugimenduko kideak gogora ekarri zituzten haien erailketaren 11. urteurrenean, baita “iraultza defendatzen erori diren gainerakoak ere”, 2022ko abenduan Parisen ere erailak izan ziren beste hiru kide kurduak barne.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!