Tubacexeko langileek grebari eutsiko diote
Tubacexeko Enpresa Batzordeak greba mugagabearekin aurrera egiteko erabakia jakinarazi du eta kaleratzeak baliogabetu zituen epaia efektiboki betetzeko exijitu dio enpresaren zuzendaritzari.
Gaur bildu da Tubacexeko Enpresa Batzordea eta greba mugagabearekin aurrera egiteko erabakia jakinarazi du. 159 egun egin dituzte jada greban, eta kaleratutako langileak berrartu eta efektiboki lanera sartu arte eutsiko diote.
Era berean, enpresaren zuzendaritzari exijitu diote kaleratzeak baliogabetu zituen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia bete dezala. Komiteak adierazi du prest dagoela langileek eskatzen dutena onartzen duen negozioazio prozesu bati heltzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!