Transfobiak hil egiten duela salatuko dute Gasteizen
TransBolloMarika Sareak elkarretaratzea deitu du astelehenean, otsailaren 19an, 20:00etan Andra Mari Zuriaren plazan. Elkarretaratzea honekin, Ondarruko 16 urteko mutil transexual batek bere buruaz beste egin duela salatuko dute.
Chrysallisek ondorioztatu duenez, Ekaik egunero aurre egin beharreko borrokak nerabe batentzat gehiegi izan daitezke. Elkarteak babes osoa eskaini dio familiari.
Erregistroan izen-aldaketa lortzeko, Gurutzetako ospitaleko “genero unitatean” inoiz heldu ez eta behar zuen hormona-tratamendua jasotzeko edo institutuan bere errealitatea azaldu eta errespetatzeko egin ez zen formakuntza-saioa ematea lortzeko borrokak jarri dituzte adibidetzat.
Orain arte bezala, lanean jarraituko dutela adierazi dute, aniztasuna ulertu eta informatuta dagoen gizartea lortu arte: “Direnak diren eta izatea ukatzen zaien gazte guzti horiengatik lanean jarraituko dugu”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!