Tel Aviveko Maccabi Gasteizen izango da eta elkarretaratzea deitu dute gaitzespena adierazteko
Arazoaren 4an, osteguna, elkarretaratzea egingo da Andra Mari Zurian "sionistak ongi etorriak ez direla" entzunarazteko. BDZ mugimenduak egin du deialdia.
Azaroaren 5ean Tel Aviveko Maccabi, Israelgo erregimenaren kirol enbaxadorea, Gasteizen izango da. Horren aurrean, gaitzespena adierazteko eta sionismoaren aurkako elkarretaratzea deitu du BDZ mugimenduak.
Azaroaren 4an, ostegunean, 19:00etan Andra Mari Zurian izango da kontzentrazioa.
BDZ Kanpainak Israelen kolonizazio, apartheid eta okupazio erregimenaren aurkako hainbat kolektibo batzen ditu eta Israeleko estatuari boikota bultzatzen du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!