Tara eta Lumi taldeen kontzertua argazkitan
Kontzertua eskaini zuten aurreko ostiralean Tara eta Lumi taldeek Gasteizko Gaztetxean, muinoko etxeak eta Hala Bedik elkarlanean antolatutako edizio berri baten baitan. 2015ean Gasteizen sortutako taldea dugu lehenengoa. Soinu ilun eta rockeroak landu, une melodikoak tartekatu eta hitzetan istorio personal zein sozialak ukitu zituzten Nagore Montoyak (ahotsa, pianoa eta zeharkako txirula), Josu Anduezak (baxua), Miquel Riusek (bateria) eta Sergio Garciak (kitarra).
Pop elektronikoa egiten duen bikotea da Lumi. Nahia Zubeldia, Unama eta Sohano taldeetan aritu da; Manu Matthysek, aldiz, Odei izeneko proiektu elektronikoa eramaten du hiru lagunekin batera. Bi mundu uztartu zituzten oholtzaren gainean eta emaitza pop elektroniko atmosferikoa izan zen.
Punk-rock musika urtea amaitzeko
Abenduaren 14an, urtea amaitzeko jaialdiak punk-rock zaporea izango du. D-Tox taldeak Demolición diskoaren aurkezpen bira amaituko du asteburu horretan, ondoren atseden hartzeko. Beraiekin, Bartzelonako Paüra taldea izango da oholtza gainean, nazioartetik etorriko den lehen taldea izanik hauek.
Sarrerak Hala Bedi Tabernan daude salgai: saio bakoitzeko, 5 euro.
Argazki galeria | Dos Por Dos
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!