TALKA espazio feminista desalojatzen saiatu dira eta Ertzaintzak hainbat kide identifikatu ditu
Hedegile kalean kokatuta dagoen TALKA espazio feminista desalojatzen saiatu dira eta sarrera hormatuz. Espazio okupatutako kideek goizean ohartarazi dute desalojo arriskuaz. Ertzaintzak TALKAko hainbat kide identifikatu eta Mozal Legearekin mehatxatu ditu. 20:00etan TALKA defendatzeko protesta zegoen deituta, Ertzaintzak gutxienez bi lagun atxilotu ditu bertan.
Hedegile kaleko TALKA espazio feministara sartu eta desalojatzen saiatu dira sarrera hormatuz. Udalak eta Adolfo Dominguezek Covid-19ak sortutako egoera baliatzen ari direla salatu dute okupatutako espaziotik proiektuaren kontra egiteko.
Agindu judizialik gabeko desalojo ilegala
Goizean ohartarazi dute TALKA espazio feministako kideek desalojo arriskuaz, azken egunetako presentzia polizial nabarmena zela eta. Arratsaldeko 17:30etan bertan inor ez zegoela aprobetxatuta, langile batek sarrera estaltzeari ekin dio, lan horien arduraduna izan zitekeen pertsonaa langilea hurbiletik begira zuela. Langileek zerraila apurtu egin dute lanak burutzeko.
Proiektuko kideak bertaratu direnean agindu judizialik bazuen galdegin diote langileari, “gauzatzen ari zen lana ilegala baitzen”. TALKAko kideek azaldu duten bezala abendutik daramte espazioari bizia ematen, eta ez dute inolako prozedura judizialen berri jaso jarduna bertan behera uzteko.
Sarrera hormatzeko lanetan zegoen beharginak alde egin duenean espaziora sartu dira berriz TALKAko kideak eta une horretan iritsi da Ertzaintza Hedegile kalera. Polizia, indarrez sartzen saiatu da, proiektuko kideak barruan zeudela eta hauek identifikatu dituzte. Mozal Legea aplikatzearekin mehatxatu dituzte espazioan zeuden kideak”alarma egoeran bizi-tokietatik kanpo egotea egotzita”. Usurpazio delitua ere leporatu nahi izan diete, proiektutik argi utzi dute akusazio horren zentzugabekeria: “abendutik daramagu espazioa okupatzen eta beste behin agindu judizialik gabe saiatu dira desalojoa gauzatzen”.
Alarma egoera proeiktuaren kontra erabil izana gogor salatu dute TALKAtik eta balioan jarri dute HEdegile kaleko auzokideek erakutsitako elkartasuna.
Bi atxilotu arratsaldeko mobilizazioan
TALKAko kideek espaziora berriz sartzea lortu duten arren arratsaldeko 20:00etatik aurrera Hedegile kalera bertaratzeko deia luzatu dute, osasun neurriak errespetatuz eta zarata egiteko tresnekin, proiektua defendatzeko.
Ertzaintza mobilizaziora bertaratu eta Hedegile kaleatik bidali ditu espazio feminista defendatzeko bertaratutako dozenaka lagun. Bertan zeuden bi pertsona atzeman eta atxilotuta eraman ditu.
Hala Bediko kazetari baten aurka ere oldartu da Ertzaintza, telefonoa kendu eta identifikatu egin dute, poliziaren irudiak hartu izana egotzita.
twitter.com/halabedi/status/1258834414727057416
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!