Stonewall gogoan, Nazioarteko Sexu Askapenerako Eguna prestatzen hasiko dira
2019ko ekainaren 28an 50 urte beteko dira Stonewalleko istiluetatik. Motorrak eta gorputzak berotzeko, asanblada irekia egingo dute apirilaren 24an Gasteizko Gaztetxean.
Ekainaren 28an, historia osoan zehar gogoratuak izan diren 1969ko Stonewall-eko istiluen 49.urteurrena izango da. 2019a, beraz, oso zita garrantzitsua izango da: 50. urteurrena.
Gay, lesbiana, transexual, sexu disidente ororen askapenerako mugimenduaren sorrera izan zen egun hura eragile askoren iritzitan, gaur egun mundu osoan LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna izenekoa. Injustiziaren, diskriminazioaren eta gizarte eta poliziaren etengabeko jazarpenaren kontrako herritarren altxamendutik sortu zen egun horren ospakizuna. Ondorioz, eskubide zibil eta eskubide sexualen aldeko mugimendua sortu zen mundu osoan.
Motoreak eta gorputzak berotzen jarraitzeko asmotan, aurtengo eguna antolatzeko deialdiak luzatu dituzte jada Arabako hiriburuan. Horren adibidez, apirilaren 24ko asanblada irekia: 19:00etatik aurrera Gasteizko Gaztetxean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!