StandBAI! 27. saioa
Aste honetako saioan Euskal Herriko hiru talde izango dira protagonista: Royal Canal, M-ak eta Deabruak Teilatuetan. Lehenengo Royal Canalen azken lana “Soldados” entzungo dugu. Lan hau binilo formatuan kaleratu zen 250 aleko edizio batean, baina ez zuen azalik eduki. Royal Canaleko lagunak 250 disko zahar erosi eta horiei beraien pegatinak jarrita lan zahar horietan beraienak sartu zituzten. Guk daukagun alea Andy Williansen disko baten barruan dago, hortaz, Andy Williansen lan horretatik kantu bat ere entzungo dugu. Royal Canalen ostean M-ak etorriko da. Beraien “Barkatu Ama” (IZ,1989) entzungo dugu. Lan horretan “Deabrua teilatuetan” kantua agertzen da eta, nola ez, Deabruak Teilatuetan taldeari bide emango dio, “Zein da Zein?” (Esan Ozenki, 1997) lanari. M-ak taldeak ondorengoengan izan duen eraginaren adibide garbia.
StandBAI! asteazkenero 15:00retatik 16:00retara (errepikapena gaueko 12etan) (Aurreko saioetako Podcastak eskuratzeko klikatu hemen)
M-ak (Xabier Montoia, Fernan Leiza, Mikel Irazoki eta Kaki Arkarazo)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!