Soraluzeko erailketa matxistaren aurkako kazerola hotsak Arabako balkoietan
Astelehenean Soraluzen jasotako erailketa matxista salatzeko balkoietara ateratzeko deia egin zuen Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Astebete baino gutxiagoan eraildako hirugarren emakumea da Soraluzekoa. Aiaraldeko Mugimendu Feministak bideoa osatu du bart gaueko irudiekin "Toli, gogoan zaitugu" lelopean.
Astelehen goizaldean Ertzaintzak hilik aurkitu zuen bere Soarluzeko etxean 73 urteko emakumea, urtea hasi zenetik Euskal Herrian eraildako hirugarren emakumea, denak astebeteeko epean.
33 urteko semea atxilotu zuen Ertzaintzak astelehenean bertan eta epaileak Martuteneko espetxean sartzeko agindua eman zuen, Elorrioko udaltzaina zen.
Protesta zaratasuak
COVID-19 birusak eragindako egoerak ez ditu protestak eta mobilizazioak gelditu. Euskal Herriko Mugimendu Feministak balokietatik kazerolada batean parte hartzeko deia luzatu zuen azken hilketa matxista salatzeko. Milaka herritarrek egin zuten bat deialdiarekin, baita Araban ere.
Aiaraldeko Mugimendu Feministak bideoa osatu zuen eskualde horretan egindako kazeroladen irudiekin. “Toli, gogoan zaitugu” lelopean Soraluzeko emakume eraila ekarri dute gogora.
TOLI, GOGOAN ZAITUGU! 💜🌹 pic.twitter.com/4bSE7wCUlB
— Aiaraldeko Mugimendu Feminista (@AiaraldekoMF) March 17, 2020
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!