“Sistemaren ispilu” den indarkeriaren aurka kaleak hartu ditu mugimendu feministak
Indarkeria sexitaren aurkako nazioarteko egunaren baitan mobilizazio ugari antolatu ditu mugimendu feministak. Pandemiak egoerak baldintzatuta bada ere biolentzia heteropatriarkalaren aurkako aldarriek hartu dituzte Arabako kaleak.
Indarkeria sexitaren aurkako nazioarteko egunean Arabako kaleak hartu ditzute biolentzia heteropatriarkalaren aurrean autodefentsa feminista aldarrikatzeko. Pandemia egoerak ez du Euskal Herriko mugimendu feminista gelditu, haer gehiago, egoera pandemikoan jarri dute fokoa: “Testuinguru konplexu honetan, sareak eta komunitatea inoiz baino beharrezkoak dira”. Antolakuntza eta borroka feminista “esentzialtzat” jo dituzte.
Goizean heziguneetan egin dituzte ekimen eta mobilizazioak. Hezkuntzak sistema kapitaista heteropatriarkalaren erreprodukzioan jokatzen duen papera salatu dute. Gasteizko EHUko kanpusean, greban dauden garbitzaileekiko elkartasun keinua egin dute ere.
Arratsaldean manifestazioen txanda heldu da eta Gasteizek hartu du mobilizaziorik jendetsuena. Ehunka emakume abiatu dira Iparralde Gizarte Etxetik “Indarkeria sistemaren ispilu, ¡vamos a defendernos!” lelopean. Aurretik, NeGeak talde feministak deituta, neska* gazte blokea abiatu da Hala Bedi kantoitik “kaleak hartzeko” aldarria zabalduz.
Zerbitzu publikoak indartzea exijitu dute, pandemian zehar erresidentzietako langileen aldarriei entzungor egin zaiela salatuz Presoekiko, pentsiodunekiko eta azuo eta herrietan sortutako babes sareekiko elkartasun keinua egin dute ere.
Emakume saharauiarrek ere hitza hartu dute mobilizazio amaierako ekitaldian. Azaroaren 13an Marokok 1991eko bake akordioa hautsi eta geroztik gerra egoera ezarri du Fornte Polisarioak Mendebaldeko Saharan. “Munduko emakume guztien askatasunaren alde” etsi gabe borrokan jarraituko dutela aldarrikatu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!