Segurtasun neurriak ezarriz eta elkar zainduz ospatu zituzten Errekaleorreko jai herrikoiak
Covid-19ak ez zituen Errekaleorreko jai herrikoiak gelditu. "Sumisioaren birusari aurre egin" eta kaleak berreskuratzera bidean urrats berri bat eman zuten atzo. Segurtasun neurriak ezarrita egun osoko egitaraua antolatu zuten.
Errekaleor Auzo Askeko jai herrikoiak ospatu zituzten atzo. Segurtasun neurri bereziak ezarrita egun osoko egitaraua antolatu zuten auzoko kideek . “Sumisioaren birusari aurr egin” eta kaleak berreskuratzera bidean mugarri berri bat jarri zuten atzoko egunean.
Maiatzaren 30ean ospatu behar zituzten jaiak baian egun horretarako deituta dauden Patxi Ruiz euskal preso politikoaren aldeko mobilizazioak direla eta astebetez atzeratu zuten egitaraua.
Goizeko 12:00etako txupinazo eta ekitalditik abiatuta egun osoko piknik plana antolatu zuten, baita hori burutu ahal izateko azpiegitura prestatu ere. Zuzeneko musika emanaldietarako tartea ere egon zen, azken hiru hilabete hauetan lehendabizikoz: Leon Ruíz, Sars27, No name eta Kutxaratxas taldeak igo ziren oholtza gainera.
Kutxaratxas zuzenean! pic.twitter.com/mEKTaDpptA
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) June 7, 2020
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!