SDA Factoryko langileek mobilizazioa egin dute Gasteizko erdigunean, zuzendaritzaren inposizioen aurka
Langileek hilabete daramate mobilizatzen lanpostuen etorkizuna, lan baldintza duinak eta inposiziorik gabeko negoziazioa eskatzeko. Astelehenean izan zuten ABEEaen aurkako epaiketa, baina atzeratu egin zen negoziatzeko beta zabaltzeko.
SDA Factoryko langileek giza-katea egin dute gaur, urriaren 21ean, Gasteizko erdigunean. Hilabete baino gehiago da mobilizazioak hasiko zituztela iragarri zutenetik, lan baldintza duinak eta inposiziorik gabeko negozioazioa helburu. Besteak beste, lan-hitzarmen estatala ezarri die enpresak langileei aldebakarrekotasunez (soldatak erdira murriztuz) eta planta “abandonatzen” ari da, itxiko duen edo ez argitu gabe. Gainera, plantilla ia osoari eragiten dion ABEEa inposatu dietela ere salatu dute langileek.
Azken horren harira, astelehenean, urriaren 18an, kontzentrazioa egin zuten Gasteizko epaitegien aurrean. Izan ere, zuzendaritzak inposatutako ABEEak justifikaziorik ez duela eta, salatu egin zuen enpresa batzordeak. Azken unean atzeratu egin zen epaiketa, negozioazioari “aukera bat” emate aldera.
Langileek aurreikusitako mobilizazioei eutsiko diete, eta beharraren arabera iragarriko dituzte deialdi gehiago.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!