Sarek kezka adierazi du Covid-19ak espetxeetan sortutako arazoen aurrean
Ggogor kolpatu ditu COVID-19ak Espainiar Estatuko espetxeak, tartean, Picassent, Brieva, Corodoba eta Estremaera non euskal preso politiko ugari dauden. Neurriak hartzea exijitu diote Espainiar Gobernuari.
Pandemairen hasierarekin batera kezak plazaratu zuen SAREk COVID-19ak espetxeetan sortu ahal zituen arazoen aurrean. Europako zenbait erakundek etspetxe politikaren gaineko zenbait gomendio helarazi zizkieten gobernu eta estatuei. Adin handiko presoak, gaixotasun larriak dituztenak eta kondenaren hiru laurdenak beteta dituztenak kartzeletatik atertatzea ziren gomendio horietako batzuk.
SAREk salatu duenez “Espainiako gobernuak eta bere justiziak ez dute aintzat hartu Nazio Batuek edo Europako Kontseiluak neurriak hartzeko egindako eskaera”. Espainiar Gobernua “opakotasunez jokatzen ari dela” adierazi du SAREk.
Koronabirusak gogor kolpatu ditu Espainiar Estatuko hainbat espetxe, Picassent, Brieva, Cordoba edo Estremera tartean, non euskal preso politiko ugari dauden. SAREren hitzetan egoera gogorrei egin behar diete aurre presoek oro har: “mundutik erabat isolatuta daude, ez daukate komunikazio arruntik”. Euskal presoen egoera are gogorragoa da, ez baitaukate senideei bideo deirik egiteko aukerarik.
Motxiladun umeen egoera ere ekarri du gogora SAREk, 100 baino gehiago dira aita, ama edo biak etxetik urrun espetxeratuta dituzten haurrak. Aurrez aurreko komunikazio kenduta eta bideokonferetziak erabiltzeko aukerarik gabe “umezurtz” daudela adierazi du SAREk.
SAREk “presoak mendeku-tresna bihurtzen dituzten salbuespen legeriak bertan behera uztea” eskatu du, gaixotasun larriak dituztenak, adin handikoak eta kondenaren hiru laurdenak beteak dituzten presoak aske uztearekin batera.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!