S.A. talde gasteiztarraren kontzertua, ultraeskuinak mehatxatuta
Soziedad Alkoholika talde gasteiztarrak kontzertua eskaini behar du martxoaren 23an, ostiralean, Valladoliden. Taldeak, ohikoa duen legez, ehunka lagun biltzekoa da Lava aretoan, baina baliteke ez ohiko bisita bat izatea. Ultraseskuinarekin erlazionatutako hainbat eragilek -Democracia Nacional, tartean- elkarretaratzea deitu dute aretoaren kanpoaldean.
Azken orduetan elkartasun mezuak iritsi zaizkio sarean S.A. taldeari, zentsura salatuz eta ultraeskuindarren mehatxuak gaitzetsiz. Jimmy Jazz aretoak, adibidez, elkartasuna adierazteaz gain, apirilaren 21ean Gasteizko aretoan egongo direla gogoratu du.
Ez da lehenengo aldia
2015ean, adibidez, Madrilgo Vistalegren eskaini behar zuten kontzertua bertan behera geratu zen, Madrilgo Udalak hau debekatu ostean. Zenbait abestiren hitzak jarri zituzten kontzertua debekatzeko aitzakia gisa. Eta, ezin ahaztu Su Ta Gar, Fermin Muguruza edota Berri Txarrak taldeek ere antzerako debekuak jasan dituztela.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!