Rokodromoak kalitatezko zerbitzu bat eskaintzetik urrun daudela ohartarazi dute Gasteizko eskalatzaileek
Gasteizko Eskalatzaileak Sutanek oharra kaleratu du, Gasteizko rokodromoen aldeko borrokak lortutakoen balantzea eginez eta egungo egoera salatuz.
Aurreko ikasturtean Gasteizko rokodromoen itxiera kalera atera zuen hiriko eskalatzaile komunitatea. Hilabete luzetako protesten ostean maiatza hasieran ireki zituzten ateak berriro rokodromoek. Udaletxeko kirol sailean ere, aldaketak eragin zituzten eskalatzaileen mobilizazioek; Estibaliz Cantó kirol zinegotzi moduan baztertua izan zen, eta azken egunetan Mikel Hoyos departamentuko zuzendaritzatik kendu dute.
Egoerak, ordea, ez du aurrera egin eta Gasteizko Eskalatzaileak Sutan-ek ohartarazi bezala udal rokodromoen zerbitzuen kalitatea behera egin du nabarmen. Hirugarren rokodromoaren irekierak ez du egoera aldatu, irekiera ordutegi murritzak egoera bideraezina bilakatuko duela aurreikusten dute eskalatzaileek sortuko diren erabiltzaile aglomerazioa dela era.
Bestalde esaladarako ezinbestekoa den materialaren berritze ezaren aurrean udaletxeak duen utzikeria salatu dute eskalatzaileek, instalazioak bere osotasunean erabili ezinik aurkituko baitira laster.
Aldarikapen bide berriak
Rokodromoen itxieraren aurretik zeuden baldintzak berreskuratzeko lan asko geratzen dela aitortu du Gasteizeko Eskalatzaileak Sutan-ek eta kalitatezko zerbitzu bat exijitzen jarraituko du. Zentzu horretan duela hiru hilabete, zerbitzu eskasaren aurrean, abiatutako boikota alde batera utzi eta “aldarrikapen bide berriak” jarraituko dituztela adierazi dute
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!