Rebeka eta Aitor: “Gure mendietan ez dugu haize errotarik nahi”
Iturrietako mendietan burutu nahi duten proiektu eolikoari aurre egiteko plataforma sortuko dute.
Arabako mendialdean makro-priektu eoliko bat sortu nahi du Aixe Indar enpresak. Hau Iberdrola eta Energiaren Euskal Erakundearen artean sortutako konpainia da, 2009an Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi zuen EAEko Lurralde Plan Sektorialaren plan eolikoa suspertzeko.
Oraingoan Iturrietako mendietan ezarri nahi dute proiektua eta dagoeneko, Arraia-Maeztuko udalak dekretu bidez baimendu du 82 metrotako dorre meteorologikoa jartzea Onraitan. Honen aurrean, plataforma bat sortzeko deialdia egin dute, ostiralean, abenduaren 20an, arratsaldeko 16:30etan, Onraita herrian bertan.
Proiektuaren inguruan eta aurretik egondako borroken inguruan mintzatzeko, Rebeka Gonzalez de Alaiza eta Aitor Armentia izan dira Hizpidean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!