Giro iluna, distortsioak eta atmosferak ikasturteko azken Muinoko Hotsaken
MICE eta Serpiente taldeak egon ziren aurreko ostiralean Gasteizko Gaztetxean ikasturteko azken jaialdian. Dos Por Dos-eko kideek argazki galeria osatu dute.
Amaitu da 2018-2019 ikasturteko Muinoko Hotsak egitasmoa. Maiatzean Hala Bedi Rock ospatzeko etenalditxo bat hartu eta gero, Gasteizko Gaztetxeak eta Hala Bedik antolatzen duten jaialdiak ikasturteko azken emanaldia izan zuen aurreko ostiralean muinoko etxean.
Kasu honetan, urte luzez hainbat proiektutan ibili eta gero bere bakarkako bideari ekin dion Miren Narbaiza egongo zen gurean, MICE izenpean kaleratu baitu bere debuteko lana. Atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak eta giro arin zein argiak eskaini zituen ordubetez.
Horren aurretik, aurreikuspenak gainditu zituen Bilboko Serpiente taldea igo zen Gaztetxeko oholtzara. Orain dela bi urte argitaratu zuten bere lehen EPa eta eszenatoki gainean talde esperimental gisa aritu zen, punk elektronikoan sintetizadoreak lagun zituela. Arteari eta ikus-entzunezkoen munduari lotutako musikarien kontzertua gogoekin espero zen Gasteizko Gaztetxean eta horrela izan zen.
Argazkiak, beti bezala, Dos Por Dos kideen esku.
MICE
Serpiente
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!