Preso bat hilik aurkitu dute Zaballako espetxean
Salhaketak jakinarazi duenez 32 urteko preso baten gorpua aurkitu dute bere ziegan Zaballako espetxean.
32 urteko preso bat aurkitu dute hilik Zaballako espetxean, Salhaketak jakinarazi duenez. Abuztuan ekarri zuten presoa Zaballara Iruñeko espetxetik, eta bi aldiz psikologoak ikusteko eskatu arren, ez zen hala izan. Espetxean hildako pertsonen heriotza gehienak arrazoi “ez naturalengatik” direla ziurtatu dute, eta “heriotza horiek ezkutatzeko sistematika politikoa” salatu dute.
Elkarretaratzea deitu dute irailaren 21an, 12:00etan, Gobernu Ordezkariordetzaren aurrean.
[Albistea eguneratzen joango gara]
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!