Prekarietateak, pentsioek eta emakumeen zapalkuntzak markatu dute Maiatzaren Lehena
Alde batetik, LAB sindikatuak manifestazioa egin du; beste aldetik, CNT, CGT, STEILAS eta ESK sindikatuak batera atera dira. Santanderreko banketxe baten kutxazaina beltzez margotu dute “Etorkizun Beltza Zuena” leloarekin.
LAB sindikatuak Bilbo plazan hasi du manifestazioa eta Katedral Berrian, amaieran, enpresa ezberdinetako borrokak izan dituzte gogoan. Gainera, Ernai Gazte Antolakundeak ere sistema kapitalistak nola eragiten dien aztertu du bere hitzartzean.
Azken asteburuetan eraildako emakumeak ere izan dituzte hizpide, Emakumeen Mundu Martxako irakurketa batekin. Emakumeak kapitalismoak eta matxismoak erailtzen dituela salatu dute.
Eta emakumeak ere gogoan pentsio duinak aldarrikatzerakoan: “Bereziki haiei eragiten dizkiete murrizketak”. Zentzu honetan, maiatzaren 5eko eta 26ko manifestazioetan parte hartzeko gonbitea luzatu dute.
Laudion ere manifestazioa egin du LAB sindikatuak. Izan ere, sindikatu abertzaleak ez du deialdi nazionalik egin eta eskualde ezberdinetan egn dituzte mobilizazioak.
CNT, CGT, STEILAS eta ESK sindikatuak batera atera dira Europako Jauregitik egin duten mobilizazioan, langile batasuna aldarrikatuz. CCOO eta UGT sindikatuak ere batera atera dira Gasteizko erdialdean. ELA sindikatuak, aldiz, ez du manifestaziorik egin Gasteizen: mobilizazio nazionala deitu dute Bilbon.
Margoketa Santander banketxean
Beato Tomas de Zumarraga kaleko Santandander banketxea margoketa batekin esnatu da: “Etorkizun Beltza Zuena”. Gainera, kutxazaina ere beltzez margotu dute eta ekintza ez zegoen sinatuta.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!