Pobeseko adinekoen egoitza esku pribatuetan utzi dute, milioi eta erdi euroko inbertsio publikoaren ondoren
Pobeseko adinekoen egoitza berria zabaldu dute gaur, irailak 16. Erriberagoitiko EH Bilduren udal taldeak salatu duenez, Udalak eta Arabako Foru Aldundiak esku pribatuetan utzi dute egoitzaren kudeaketa, Aldundiak eta Udalak altxortegi publikoko 1.500.000 euro inbertitu ostean azken hamar urteetan egoitzaren lanetan. EH Bilduk argudiatu du “bi erakundeek kudeaketa publikoaren aldeko konpromisotik ihes egiten dutela eta inguruko adinekoen zainketen pribatizazioa bultzatzen dutela”. Josepe Martioda bozeramailearen arabera, «Erriberagoitiko Udaleko eta Arabako Foru Aldundiko EAJren Gobernuek, arduragabe, gizarte-zerbitzuak kudeatzeko negozio biribila pribatizatu dute, haren kalitatearen kontura, isilpean eta gorritu gabe».
Martiodak esan duenez, pribatizazio horrek “ukatu” egiten die Erriberagoitiko adinekoei zainketen kalitatearen bermea, «gure adinekoekiko duintasuna eta errespetua larriki urratuz, Arabako beste eskualde batzuetan ez bezala».
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!