Laudioko Institutuko ikasleek PISAri planto egin diote
Ikasle batek ere ez du azterketa egin eta manifestazioa egin dute plantoaren ostean. Egun bat beranduago, Amurrioko Zaraoben ere planto egitea lortu dute.
Bideoa: Aiaraldea.eus
Aste hasieran, Laudioko Insititutuko ikasleei apirilaren 19an PISA froga egin behar zutela jakinarazi zieten. Guztira, ikastetxe bakoitzetik 53 ikaslek egin behar dute azterketa, 2002an jaiotako 53 ikaslek.
Goizeko lehen orduan, ikastetxeko liburutegian bildu dira ikasleak. Bertan egitekoa zen azterketa baina ordenagailuak itzali dituzte, ostean, patioan asanblada bat egiteko. Minutu batzuk pasata eta ikasleak klasean ez zeudela ikusita, aztertzaileak alde egin du. Denak atera dira ikasgeletatik.
Manifestazio bat egin dute orduan, Laudioko ikastolara igoz babesa emateko bertako ikasleei. Izan ere, ikastola horretako kideek datorren astean egin beharko lukete PISA azterketa. Ertzaintzak pankarta zuten bi ikasle identifikatu ditu.
Honek, baina, beroketa lanak izan ditu. Aurreko astean, Ikasleok Zorrotz dinamikak hitzaldiak eman zituen Aiaraldeko ikastetxe guztietan eta orduan azaldu zen PISA Europar mailako rankinga egiteko baino ez dela eta gainera aurten ez dagokiela froga hau egitea, soilik urte bakoititetan egiten delako berez.
Zaraoben ere
Apirilaren 20an, aldiz, Amurrioko Zaraobe ikastolaren txanda izan da. Bertan ere, aurrera egin du plantoak: klasetik irten dira ikasleak eta soilik hiru ikasle geratu dira klase barruan.
Gainera, maiatzaren 7tik aurrera DBH 4.mailako errebalida dago eta Amurrioko Zaraoben, Laudioko Ikastolan eta Laudioko institutuan tokatu da, PISA froga bezala.
- LOMCE eta Heziberrik “inposatutako” azterketari planto egiten ari zaizkio
- “Las familias tienen que recibir la información para poder contrastar y tomar una decisión”
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!