Pepsicoko langileak kaleratzeen kontra
Pepsico enpresak estatu osoko 550 langile kaleratzeko asmoa du, horietatik 15 Etxabarri-Ibiñan eta 22 Miñanon. Salmentetako sektorean zenbat izango diren ez dute oraindik zehaztu.
Pepsicoko enpresa batzordeak adierazi du, hainbat langile bildu dituen elkarretaratzean, Pepsico enpresak iragarritako kaleratzeen aurka daudela. Izan ere, enpresak estatu osoko 550 langile kaleratzeko asmoa du, horietatik 15 Etxabarri-Ibiñan eta 22 Miñanon. Salmentetako sektorean zenbat izango diren ez dute oraindik zehaztu.
Empresak hartu nahi dituen neurriak “traumatikoak” direla eta horien kontra daudela esan du enpresa batzordeak. Uste dute ez dagoela arrazoirik kaleratzeak egiteko, 2022ko ekoizpena “historikoki altuenetarikoa” izan delako eta inbertsioek jarraitzen dutelako.
Kaleratzeen aurka, Pepsicon “inor soberan ez dagoela” aldarrikatzeko, elkarretaratzea egingo dute larunbatean eguerdiko 13:15etatik 13:45tara Ama Birginaren enparantzan. Miñanoko, salmenta delegazioetako eta Etxabarriko batzordeek batera egin dute deialdia.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!