Pentsio duinak aldarrikatzeko bi mobilizazio handi aurreikusten dira maiatzean
Martxoaren 22ko mobilizazio arrakastatsuen ondoren, mobilizazio gehiago iragarri dituzte Arabako pentsionistek. Maiatzaren 5ean, Estatu mailako deialdia izan arren, honekin bat egitea erabaki du Arabako Pentsionistak Lanean Plataformak; maiatzaren 26an, aldiz, Euskal Herri mailako deialdia izango da.
Astelehenero eguerdian egiten dituzten elkarretaratzeez gain, Espainia mailako mobilizazioak babestea erabaki dute asanbladetan eta, beraz, manifestazio handia egingo dute Gasteizen, datorren maiatzaren 5ean. 12:00etan abiatuko da Artium museotik. Horrekin batera, beti Espainiako mobilizazio egutegiaren menpe ez egoteko, Euskal Herri mailako mobilizazioak ere egingo dituzte maiatzaren 26an.
Nahiz eta EAJ-PP akordioak pentsioen igoera iragarri, neurriak ez ditu pentsionistak konbentzitzen. Maiatzaren Lehenan, “beste pentsio sistema bat” aldarrikatu zuten sindikatuen mobilizazio ezberdinetan, emakumeei bereziki kaltetzen baitie gaur egungoak.
Zentzu horretan, Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin zuten pentsionistek, Eusko Jaurlaritzari eskatzeko gutxieneko pentsioak 1.080 eurokoak izateko neurriak har ditzan. Hala, pentsioak bi zutabe izatea proposatu dute: Gizarte Segurantzari egindako ekarpenez gain, aurrekontuak ere kontuan hartzea pentsioak kopuru horretaraino igo ahal izateko. Horretarako, iruzir fiskalari aurre egitea, sozietateen zerga igotzea eta gastu-araua ez betetzea eskatu zuten, besteak beste. 500 pentsionistak inguratu zuten eraikina, agerraldia egin bitartean.
Armando Aulestiarte Arabako Pentsionistak Lanean plataformako kideak Araba Hizpiden nabarmendu zuen gogora ekarri du 1.080 euroko kopurua Europako Karta Sozialak proposatutako kopurua dela, hor kokatu baitute pobreziaren langa: hortik beherako kopurua pobreziatzat jotzen da, beraz.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!