Patxi Ibarzabal: “Egirik gabe ez dago ez erreparaziorik ezta justiziarik ere.”
"30 bat hildako eragin zituen Kondor Legioak Munitibarren."
Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak Munitibarko (Bizkaia) herritarrekin “Munitibar 1937/04/26: Aire-eraso baten kronika” liburua aurkeztuko du apirilaren 23an.
Liburuaren oinarria da azken urteetan Munitibarren memoria historikoaz egindako lanketa eta
bere aurkezpenerako 1937ko apirilaren 26an kolpistek, Kondor Legioarekin batera, burututako
erasoaren 86.urteurrena baliatu nahi dugu.
1937ko apirilaren 26an Kondor Legioak airez eraso zuen Munitibar bertako herritar eta kanpoko
iheslariak (zibil, miliziano zein gudari) harrapatuta. Erasoa arratsaldez Gernikan egindakoaren
atarikoa izango zen.
“Munitibar 1937/04/26: Aire-eraso baten kronika” liburuan gertatutakoa kronika gisa kontatu
nahi izan dugu; herritarrekin egindako elkarrizketek eta jasotako testigantzek balio izan digute
garai hartan jazotakoaren errelatoa osatzeko: bizipen indibidualak jaso eta errelato orokor bat
eraiki ahal izan dugu.
Azken urteetan jasotako testigantzen informazioa, argitaratutako lanak eta lortutako dokume-
tazio ezberdina uztartu dugu errelatoa osatzeko. Jasotako guztia aipatzen saiatu gara, bilduta-
koa dokumentatu, gorde eta balioan jartzeko.
1937ko apirilaren 26ko aire-erasoaz Munitibarren egindako lanketan oinarritzeaz gain (testigan-
tzak, hitzaldia, memoria-lekuak, memoria-ibilbidea… ), liburuak 1936ko gerrarekin Munitibarrek
duen lotura osatzen du; horretarako, hainbat eranskinetan jasotzen da aire-erasoaz informazio
gehigarria: frontean jardundako munitibartarren zerrenda, munitibarren errefuxiatutako zibilen
zerrenda, hobi komunen informazioa eta egindako deshobiraketak…
Izan ere, liburuak, 1937ko apirilaren 26ko aire-erasoaren aurreko egunak kontatu eta testuin-
guruan jartzen ditu, gertatutakoa ulertzen laguntzeko, eta hurrengo egunak ere jasotzen ditu
eragindakoaz hitz eginez (beldurraz, zaurituez, hildakoez zein hobiraketez).
Munitibarko herritarren parte-hartze eta ekarpen indibidualetatik abiatuta, ahalegin berezia
egin dugu liburuan gertakizunaren errelato kolektiboa osatuta gera dadin. Errelatoa biribilduta
dagoen arren, irekita dago etorkizuneko moldaketak jasotzeko, memoria historikoak izan ditza-
keen lanketen bidez lortutako informazioarekin (egun hartan desagertutakoena, beste hobi po-
sible batzuena edo liburuak garatzen dituen hainbat atalena).
Liburu honetako egiletako bat den Patxi Ibarzabal izan dugu Hizpidean.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!