Panificadora Alavesak 100.000 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio langile ohi bati
Panificadora Alavesa enpresak, "erlazio laboral onak hondatzeagatik", 100.000 ordiandu beharko dizkio behargin bati CCOO sindikatuak jakinarazi duenaren arabera.
EAEko Justiza Jauregiak ebatzi duen bezala, Panificadora Alavesak 100.000 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dizkio bertako langile ohi bati, enpresak “beharginaren interesen kontrako jarrera argia” mantentzeagatik. Langilea 1987. urtetik zeraman plantillan.
CCOO sindikatuak eman du sententziaren berri. Enpresak denbora luzean langilearekiko zituen egin beharrak urratu izana ebatzi du Justizia Jauregiak. E.M.R. behargina behin baino gehiagotan jo behar izan epaitegietara lan baldintzen moldaketa larriak, opor egutegiaren aldaketak edo erreklamazio ekonomikoak tarteko. “Enpresa tematuta egon da langilearen lan eskubideak ukatzearekin” salatu dute CCOO sindikatutik.
Enpresa lantaldearen bilkura deitzera heldu zen, bertan, gainerako beharginen aurrean, kaltetutako langilea ekoizpenari kalte egiteko helburuarekin errendimendua nahita apaldu izana leporatzeko. Une horretan sortutako tentsioak eraman zuen E.M.R. Ertzaintzarengana jotzera CCOOk publikatutako oharrean azaltzen denaren arabera.
Enpresak auzitan
CCOO kaleratutako oharrean ohartarazi du horrelako praktikak dituzten enpresak auzitan jarriko dituztela eta hauek iritzi publikoari jakinaraziak izango direla. Praktika hauek etika gabekoak eta justifika ezinak dira sindikatuarentzat eta langileentzako “tratu etikoa” exijitu du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!