Kuartango Arkamuko parke eolikoaren aurka agertu da, baina Agurainek Iturrietakoa babestu du
Dagoeneko 30 kontzeju inguru agertu dira parke eolikoen aurka eta, astelehen honetan, Kuartangoko Udaleko osoko bilkura Arkamuko proiektuaren aurka agertu da. Agurainen, berriz, gehiengoa agertu da Iturrietako Mendietako proiektuaren alde.