Artolazabal sailburuak ez du azalpenik emango Koldo Arribillaga etxegabetuaren heriotzaz
EAJko eta PSEko parlamentariek atea itxi diote Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Eusko Legebiltzarrean azalpenak emateko ekimenari. Koldo Arribillagari Osakidetzak ebakuntza egitea ukatu zion etxebizitzarik ez zuelako, bizi zen amaren etxetik kaleratua izan ondoren; irailaren 8an hil zen.