Martxoaren 3ko memoria gunea “guztion artean” eraikitzeko beharra azpimarratu dute M3 elkarteak eta Memoria Garak, instituzioen arduragabekeriaren aurrean
Martxoak 3ko biktimen elkarteak sare sozialetan salatu du bi elkarteek prentsan egindako filtrazio baten bidez jakin dutela M3ko memoria gunearen patronatoan parte hartuko dutela. Kudeaketa eredua haiekin kontrastatu gabe hartu izana ere kritikatu dute, urte bete baitaramate prozesu amankomun bat eskatzen, instituzio eta eragileekin.