Elkarretaratzea egin zuten atzo Gasteizen, Barakaldoko erailketa matxista salatzeko
Erantzun kolektiboak eskatzen jarraituko duela esan du mugimendu feministak, bai erakundeei eta administrazio publikoei. Indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea aldarrikatzen jarraitzen dutela ere berretsi dute. Horregatik, elkarretaratzeak deitu zituzten atzo Euskal Herriko hainbat herritan, Gasteizen bezala.