Osasuna “lapurtzen” dietela salatu du LAB sindikatuak
Lan osasunaren nazioarteko egunean, mobilizazio ezberdinak egon dira Euskal Herrian zehar. Gasteizen, adibidez, LAB sindikatuak ekimena egin du FREMAP mutuan.
Barrura sartu da sindikatua, traje gorriekin eta aurpegi txuriekin, “mutuek osasuna lapurtzen digutela” salatuz. Gainera, azken urtean Araban prekarietateak erail dituen boste langileen lehenengo hizkiekin ere sartu dira mutuara. Bertan minutu batzuk egon ostean, arazo barik atera dira lokaletik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!