Osakidetzako sindikatu guztiak batu dira San Martineko Etengabeko Arreta Gunearen itxieraren aurka
Araban Osakidetzan ordezkaritza duten sindikatu guztiak mobilizatuko dira bihar Olagibeleko ambulategiaren aurrean, urriak 25, San Martineko Etengabeko Arreta Gunearen behin betiko itxiera salatzeko.
Behin betiko itxiko ditu ateak San Martineko Etengabeko Arreta Guneak. Itxiera hau salatzeko Osakidetzako sindikatu guztiek mobilizazioa deitu dute bihar, 11:30etan, Olagibeleko anbulatorioaren aurrean. Itxiera hau “arretaren eta langileen ezkutuzko murrizketa” bat dela salatu dute sindikatuek, EAGren berehalako irekiera exijitu dute, orain arte zituen langile kopuru berdina mantenduz.
Udan dagoeneko ateak itxi zituen San Martineko EAGak, orain behin betiko itxiko dute. Itxiera honek auzokideen osasun arreta kaltetuko du, Olagibeleko anbulatoriora edo Txagorritxuko larrialdi zerbitzuetara jo beharko dute. Horrek “egoera kaotikoak sortu daitezkela” ohartarazi dute sindikatuek, “bereziki neguaren eta gripearen etorrerarekin”.
Osakidetzako sindikatuen iritziz “profesional falta ez da kasualitatea”, salatu dutenaren arabera “Osakidetza denbora luzez egon da oinarrizko arreta publikoa etrategikoki kaltetzen osasun zerbitzui pribatuaren onurarako”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!