Osakidetzako garbitzaileek Txagorritxuko ospitalaren aurrean eman dute gaua, hitzarmenaren defentsan
LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek adostu dute mobilizazio egutegia. Bart, kanpaldia egi dute Gasteizko Txagorritxu Ospitalearen aurrea. San Juan gaua igaroko dute bertan, protesta gisa.
Osakidetzako garbiketa zerbitzuko langileek 4 urte baino gehiago daramatzagu hitzarmenik gabe. Azpikontratatuak daude eta enpresa esleipendunek ez dute akordio batera iristeko borondaterik erakutsi urte horietan, salatu dutenez.
Osakidetzako langileen baldintzekin homologazio erreala da langileen aldarrikapen nagusia. Izan ere, praktikan, enpresak homologazioa indargabetzen ari direla salatu dute sindikatuek, ez dizkietelako aplikatu Osakidetzako langileei aitortutako lan baldintzen hobekuntzak. Karrera profesionalerako sarbidea eta txanda-kontratuari lotutako erretiro partziala bermatuko lituzke horrek.
Are gehiago, kezka adierazi dute, orain arte onartutako homologazio-printzipioa akabatzeko aitortu gabeko asmoa dagoela uste dutelako.
Osakidetzak enpresen zuzendaritzen “blokeoa” babestu izana ere arbuiatu dute, ez dielako erantzun langileen sindikatuek egindako bilera eskaerei. Asteartean Osakidetzaren Gasteizko bulego nagusietan bilera eskaera formala eskatzera joan ziren garbitzaileak, baina “ez zieten utzi”, eta gutun bat entregatu zuten sinbolikoki.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!