Oroimen historikoa ikasleekin lantzeko web orria jarri du martxan Koldo Mitxelena Institutuak
Gaur aurkeztu du Gasteizko Koldo Mitxelena Institutuak "Oroimenaren harra" web orria, memoria historikoa eskolara hurbiltzeko tresna. Euskal Herrian gaiaren inguruan egin diren lanak gune bakar batean biltzea du helburu auzolanean garatutako proiektu honek.
“Oroimenaren harra” web orria jarri du martxan Koldo Mitxelena ikastetxeak, irakasle talde baten lan bolondresaren bultzadaz. Ikastetxeetan oroimen historikoa lantzea du helburu web orriak, horretarako gaiaren inguruan Euskal Herrian ekoiztu diren unitate didaktiko eta bestelako materialak bildu dituzte.
Koldo Mitxelenako ikrasleen kezkatik sortu da “Oroimenaren harra”, ikasleek 1936ko Gerra Zibilaren eta frankoren diktadura garaiaren inguruan zuten ezagutza ezari erantzuteko. Ikasleen ezagutza urriak, gaiarekiko “jarrera desegokiak eta enpatia falta nabaria” eragiten zuela ohartarazi zuten irakasleek eta, ezagutzatik haratago, memoria historikoaren lanketak duen “balio etikoa” azpimarratu nahi izan dute proiektuarekin.
Amaia Serrano, EHUko irakaslea eta 1936ko Gerra euskal nobelagintzan tesiaren egilea eta Txema Flores Araba Gerran 1936 liburuaren idazlea izan dira Koldo Mitxelena institutuan burutu den aurkezpenean, egitasmoaren bultzaitzaileei laguntzen. Serranok “kultur sorkuntzaren transmisiorako egitura sendoak” behar direla aldarrikatu du, Gasteizko instiututik egindako lana balioan jarriz, proiektuak eskaintzen duen garaiko emakumeen ikusgarritasuna ere txalotu du. Txema Roblesek Gerra Zibila ikastetxeetan lantzeko oso material gutxi esistitzen dela ohartarazi du, “ikasleek oso erreferentzia gutxi dituzte, bereziki gerran Araban gertatutakoaren inguruan, non 300 fusilatu eta milaka kartzelaratu egon ziren“.
Memoria elkarte desberdinen eta ikastetxeen arteko zubi-lanak egin nahi ditu proiektuak. Horretarako Koldo Mitxelenako irakasleek espreski sortutako unitate didaktikoak biltzeaz gain, bestelako lan, testu edota espresio artistiko ere biltzen ditu web orriak.
Jazarpen ideologikoa, gerra eta diktaduran emakumeek izandako papera , erbestea, homosexualen aurkako jazarpena eta beste hainbat gai jorratuko dituzten materialak eta edukiak bildu dituzte. Memoria historikoaren lanketa historia klaseetatik atera nahi dute, beste irakasgaietan ere honen lanketa bultzatuz, web orrian bildutako materialak horretarako aukerak eskaintzen ditu.
Deia egin diote Euskal Herriko irakasleei proiektua elikatzen jarriatzeko. Harremanetarako bide bat zabaldu dute web orrian bertan irakasleek euren unitate didaktiko propioak bidali eta bertatik elkarbanatzeko. “Unitate didadktiko guzti hauek irakasleen programazioetan sartzea nahi dugu” azaldu dute Koldo Mitxelenatik
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!