Oihane Perea eta Peru Abarrategi txapeldun, Arabako Bertsolari Txapelketako azken bi final zortzirenetan
Arabako Bertsolari Txapelketako azken bi final zortzirenak jokatu dira Legution eta Langraizen, asteburuan. Erabakita geratu dira horrela maiatzeko final laurdenak.
Arabako Bertsolari Txapelketako azken bi final zortziren erabakiorrak izan dira asteburu honetan, Legution eta Langraizen. Erabakita dago dagoeneko, beraz, zein bertsolari pasako diren hurrengo fasera, final laurdenetara. Seina bertsolarik parte hartuko dute saio bakoitzean.
Legution Oihane Perea izan zen garaile, 201 punturekin. Atzetik izan zituen Ekaitz Samaniego (199 puntu), Orlando Arreitunandia (184 puntu), Rikardo Gonzalez de Durana (178,5 puntu), Xabier Lasa (162,5 puntu) eta Unai Bengoetxea (157,5 puntu).
Langraitzen, aldiz, Peru Abarrategi aramaioarrak irabazi zuen saioa, 204,5 punturekin. Maddi Agirre (191,5 puntu), Felipe Zelaieta (181,5 puntu), Markel Yoller (179 puntu), Unai Mendibil (177 puntu), Iñaki Cabeza (153,5 puntu) izan ziren beste partehartzaileak.
Horrenbestez, osatu dira final laurdenetako saioak. Dulantzin izango da lehena, maiatzaren 7an; bigarrena Zigoitian, 8an; eta hirugarrena Aramaion, hilaren 14an.
Dulantziko saioan izango dira Asier Otamendi Alkorta, Ekaitz Samaniego Curiel, Iñaki Viñaspre Simon, Maddi Agirre Epelde, Paula Amilburu Izargarai eta Rikardo Gonzalez de Durana Alzola.
Zigoitian, bigarren final laurdenean, Manex Agirre Arriolabengoa, Markel Yoller Lopez de Arroyabe, Orlando Arreitunandia Arinas, Peru Abarrategi Sarrionandia, Unai Mendibil Etxeberria eta Xabi Igoa Eriz leihatuko dira.
Azken final laurdena Aramaion jokatuko dute Andere Arriolabengoa Bengoa, Asier Rubio Hidalgo, Felipe Zelaieta Txurruka, Manuel Bendala Garcia-Donas, Oihane Perea Perez de Mendiola eta Unai Anda Delika bertsolariak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!