Oier Gomezi omenaldia egingo diote ostiralean Gasteizen
Lahaine komunikabideak zabaldu duenez, Oier Gomez gasteiztarrari omenaldia egingo diote bere heriotzaren urteurrenean. Jardun Koordinadorak antolatu du. Faroloian izango da urtarrilaren 26an, ostiralarekin, arratsaldeko 19:30etan. Ondoren, bertso afaria ere egingo dute.
Oier Gomez 2011n atxilotu zuten Frantzian, kontrol batean jendarme bati tiro egitea leporatuta. 15 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten eta hiru euroagindu zituen bere kontra. Hala ere, 2017ko apirilean, egindako mobilizazioak zirela medio, Frantziako epaile batek bertan behera utzi zuen espetxe-zigorra eta Paueko Apelazio Auzitegiak bere kontrako hiru euroaginduak indargabetu zituen, Oierren osasun-egoeratik. Ssei hilabeteko bizi-itxaropena eman zioten gaixotasun batengatik. Aske utzi hilabete gutxira hil zen, 2017ko urtarrilaren 26an, 35 urte zituela. Baionan zendu zen, Estatu Espainiarrak Gasteizera itzultzea debekatu ziolako.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!