Oharra | “Alfreedo” -Hala Bedi Irratia-
Mezu berri bat iritsi da Hala Bediko mugikorrera. “Larunbatean Gasteizko mobilizaziora joango naiz. Argazkiak, bideoak… behar badituzue, esan lasai”. “Sare sozialetan kanpaina berri bat jarriko dugu martxan Alfredo. Laguntzerik bai?”. Hala Bedi Irratiak beti jaso du Alfredo Remirezen -@erreharria- partetik erantzun berdina: prestutasuna, laguntzeko gogoak eta Herri Mugimenduan bere aletxoa jartzeko bihotz handia.
Orain, aldiz, urtebetez espetxeratu nahi dute Alfredo. Zergatia sinplea da, eta ez dugu beste bat aurkitzen: adierazpen askatasuna jarri dute jomugan. Dispertsioa salatzea, sare sozialak salaketarako eta umorerako baliatzea… Horregatik espetxeratu nahi dute Alfredo Remirez: elkartasuna bera da espetxeratu nahi dutena.
“Free” nahi dugu Alfredo. Hala Bedi Irratiak 35 urte laster beteko dituenean, urteurrenean gurekin nahi dugu; hau ez da berdina izango zu ez bazaude. Adierazpen asktasunaren aurkako erasoak lehen pertsonan sufritu dituen proiektu komunikatibo honetatik, Alfredo Remirez ez espetxeratzea eskatzen dugu, bere senide, lagun eta hurbileko guztiei elkartasuna adieraztearekin batera.
Hala Bedi Irratia, 2017ko urriaren 9an
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!