Obra batean lanean ari zen Gasteizko langile bat hil zen atzo
Gasteizko Estructuras Frutos enpresa lanean ari den obra batean gertatu zen ezbeharra asteazkenean. Behargina atzo hil zen istripuak eragindako lesioen ondorioz.
Iturri sindikalek zabaldu dutenaren arabera Gasteizko Estructuras Frutos enpresa lanean ari den obra batean langile bat hil zen atzo.
Zabaldutakoaren arabera asteazkenean gertatu zen istripua eta honek eragindako lesioen ondorioz atzo galdu zuen bizia beharginak.
Istripua gertatu zen unean ez zegoen lekukorik. Autopsiaren zain daude orain heriotzaren arrazoiak argitzeko.
Urte hasieratik 15 dira gutxienez Euskal Herrian hildako langileak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!