Nuria Lopez de Uralde (LAB): “Bizkaian baino 200 ordu gehiago egiten ditugu lan Araban, eta 500€ gutxiago kobratu”
Arabako zahar-etxe pribatuetan greba eguna dute gaur, Abenduaren 23an.
Lan prekarietatea salatzeko eta hitzarmen propioa aldarrikatzeko greba egiten ari dira gaur Arabako zahar-etxe pribatuetako langileak. Nuria Lopez de Uralde LAB sindikatuko kideak langileen egoera azaldu digu eta haien aldarrikapenak zein diren jakinarazi.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Nuria Lopez de Uralde (LAB): "Bizkaian baino 200 ordu gehiago egiten ditugu lan Araban, eta 500€ gutxiago kobratu"00:19:08
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!