“NÉSTOR BASTERRETXEA ETA IRUDIA” programa hartuko du Artium museoak
Néstor Basterretxea. Artxiboa erakusketaren inaugurazioa dela eta, Néstor Basterretxea eta irudia programa hartuko du museoak, Punto de Vista Jaialdiak eta Oteiza Museoak elkarlanean antolatutako ikus-entzunezko hurbilketa bat, Basterretxearen iruditeria plastiko eta bisuala erakusten duena.
Néstor Basterretxea (Bermeo, 1924 – Hondarribia, 2014) artistaren dokumentu-funtsa da erakusketa honen muina, familiak museoari 2023an emana. Erakusketa, besteak beste, idatzien, argazkien, gutunen, proiektu zinematografikoen, obra publikoen proiektuen, liburuxken eta artikuluen bidez gauzatu da. Proiektuak, pieza dokumental bakoitzaren nortasuna eta osotasuna zaintzearen garrantzia aitortzen du, eta, aldi berean, haietako bakoitzaren ahalmena azpimarratu nahi du inspirazio- eta ezagutza-iturri gisa.
Néstor Basterretxearen artxiboa osatzen duten dokumentuetatik eratorritako kontakizun ugaritasunetik abiatuta, narrazio bateratu bat garatu nahi da erakusketa honen bidez, Euskal Herriko testuinguruan praktika artistikoak aurkitzeko gune hau eraikitzen duten dokumentazio- eta ikerketa-estrategiak eta -ekimenak gauzatuz.
Basterretxeari buruzko erakusketa dokumental honek, artistaren jaiotzaren mendeurrenarekin bat eginez, artistaren bizitza, lana eta ondarea ospatzea du helburu, eta, aldi berean, ikuspegi eta aukera berriak eskaintzea ditu haren sormen-unibertso liluragarria aztertzen jarraitzeko.
Dokumentuekin elkarrizketan, artistak bere paperetan jada agerian utzi zituen erabaki estetiko eta narratibo batzuk aurkezten dira pantailan saio honetako filmetan. Artxiboa eta filmografia elkarren osagarri dira, eta Basterretxearen sorkuntza-prozesuak eta proposamen formalak ezagutzeko sarbide bikaina eskaintzen dute.
Hasiera: Ostirala, 2024(e)ko Maiatzaren 10a
Amaiera: Ostirala, 2024(e)ko Maiatzaren 10a
Hasteko ordua: 18:00etan
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!