Neska gazteek proiektuak elkarbanatuko dituzte Gasteizen
Zein eragin dauka feminista izateak gazte mugimenduetan? Eta ze eragin dauka gazte izateak mugimendu feministan? Militantzia ereduaz, diskurtsoez eta tresnez hausnartzeko tartea izango dute martxoaren 16an, ostiralean, Gasteizen.
“Gazte mugimenduetan militatzen dugun neska gazteak zapalkuntza espezifikoa jasaten dugularen kontziente gara; horri erantzuteko, subjektua neska gazteok gara”, azpimarratu dute ostiraleko asanblada kudeatzen dauden antolatzaileek.
Proiektu asko mahaiaren gainean jada: udaleku feministak, talde osasun gida, baterajotzea…. Gazte mugimenduan feminismoaren ildoa jorratzeko, Amaia zentroan elkartuko dira, martxan daude proiektuetaz hitz egiteko eta hauen inguruan hausnartzeko. Zita, martxoaren 16an da, 18:00etan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!