Nagore Enciso (Eusko Label Armak): “Guk ekoiztutako armak beraien bizitzak eta herrialdeak apurtzen dituzte”
Euskal Herrian armak ekoizten dira, gerrarako eginiko armak, pertsonak hiltzeko. Gaur egun, ehunaka enpresek beraien ekoizpen osoa edo behintzat parte bat helburu militarretara bideratzen dute. Arma salmenta hau bai NATOren operazioetara bai gerran dauden herrialdeetara bideratzen da. Euskal Herriko hamaika erakunde dira honen erantzuleak, pribatuak eta publikoak. Hau guztia salatzeko, otsailean eguraldi txarrararengatik bertan behera utzi behar izan zen “Gerrarako Eusko Label Armak” jardunaldia egingo da larunbat honetan, ekainak 1.
Honetan sakontzeko azokako antolaketan dagoen Nagore Enciso izan dugu telefonoaren bestaldean, hemen entzungai.
-
Hizpidea: Nagore Enciso (Eusko Label Armak): "Guk ekoiztutako armak beraien bizitzak eta herrialdeak apurtzen dituzte"00:14:21
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!