Musika, memoria historikoa, munduko arrozak eta maskotak Zaramagako jaietan
Gasteizko auzoan aste guztiko programazioa prestatu dute, txosnagunetik haratago joango dena: Oroitour, munduko arrozak, Revolta Permanent, maskoten txapelketa…
Zaramagako jaiak hasi dira. Izan ere, astelehenean bertan “Las Pelotaris” dokumentala emitituko dute auzoko nagusien zentroan. Asteartean, berriz, ekimen gehiago egongo dira: Asier Kidam magoa Iparralde gizarte-etxean 17:30ean eta OroiTour, auzoko ibilbide historiko-politikoa 18:00etatik aurrera, Santa Isabel hilerritik abiatuko dena: Martxoaren 3ko gertakariak eta auzoko hainbat bizipen ekarriko dituzte gogora.
Memoriaren inguruko eskaintza asteazkenera arte luzatuko da. Izan ere, irailaren 19an, 19:00etan, Sanfermines’78 dokumentala eskainiko dute M3moria Gunean.
Lehenengo kontzertuak osteagunean izango dira: Silvio eta Rodriguez Jaione tabernan eta 20:30ean Gorka kantautorea Waldo tabernan.
Piztupunk, Revolta Permanent eta Hard Rock musika txosnetan
Ostiralean Iparralde Gizarte-Etxearen alboan kokatuta egongo den txosnagunera aldatuko da: Overloud, The Gold Phones y Last Fair Deal egongo dira hard rock musika protagonista izango diren gauean.
Munduko Arrozen zazpigarren topaketa larunbat eguerdian izango da, 12:00etatik aurrera Laudio plazan. Gauean, kontzertu gehiago txosnagunean: Begitruk, Piztupunk, Revolta Permanent eta Dj Droga Purpura.
Baina jaiak ez dira larunbatean amaituko: irailaren 23an, igandean, Laudio plazan, elkartasun azoka egongo da. Helburua, bildutako materiala Koussanera (Mali) bidaltzea izango da. Bitartean, maskoten edo bolen txapelketak egongo dira jaiei amaiera emateko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!