Mozal Legea aplikatuz gero, Gasteizen gertatu ahal zaizkizun sei kasu, Simpson familiak azalduta
The Simpsons telesail ezaguneko irudiak baliatu ditu Gasteizko Eleak/Libre dinamikak Mozal Legeak gasteiztarrengan duen eragina salatzeko. Marrazki bizidunak diren arren, azaldutako kasuak errealak dira.
Bi urte bete dira Mozal Legea indarrean sartu zenetik. “Denbora honetan, hitza jan, besterik ez dute egin”, salatu du Eleak/Libre dinamikak.
Ertzaintzak 8.000 isun baino gehiago ezarri ditu legea aplikatuta eta Gasteizko Udaltzaingoak 725 isun baino gehiago. “Hori da konpromisoa?”, galdetu dute.
Hau guztia salatzeko The Simpsons telesaileko irudiak erabili dituzte Mozal legeak gasteiztarrongan duen eragina jakinarazteko. Marrazki bizidunak dira, baina azaltzen diren kasuak, errealak.
Isun gehienak droga salerosketei edo kontsumoari lotuta daudela ohartarazi dute, baina bigarren tokian daude “segurtasun indarrei errespetu falta”, “desobedientzia” eta “eremu publikoa oztopatzea” zigortzen dutenak. “Azken kasu hauek disidentzia politikoa zigortzeko sortutako legeak badira ere, Gasteizko edozein herritar suerta daiteke kaltetua adibideetan ikusi dezakegun bezala. Euren helburua herritar beldurtu, isil eta sumisoak lortzea baita”.
Horregatik, Gasteizko Udalari legea gehiago ez aplikatzeko eta orain arteko isunak bertan behera uzteko eskatzen diote. Baina bideoaren bitartez egin nahi duten deia herritarrentzako ere bada: “Herritarrok protestarako eta bestelako errealitateak eraikitzeko dugun eskubidea aldarrikatu nahi dugu, zuk ere hauek praktikan jarriz. Guztiok batera egin behar diegu planto lege antisozial eta antidemokratiko hauei”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!