Mobilizazioak larunbatean Israelerren palestinar herriaren aurkako genozidioa salatzeko
Bihar, otsailak 25, Hego Euskal Herrian Israelgo estatuaren aurkako Boikot, Desinbertsio eta Zigorren kanpainia bultzatzen duten taldeek mobilizazio eguna deitu dute estatu espainiar eta frantsesari zein Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako erakundeei exijitzeko neurri “zehatz eta eraginkorrak” har ditzatela Gazako zerrendako genozidioa eta Palestinako okupazioa, apartheida eta kolonialismoaren kontra.
Gasteizeko mobilizazioa 12:30etan hasiko da, Andra Mari Zurian.
Honakoa adierazi dute antolatzaileek:
Azken egunetan Israelgo Gobernuak dei egin dio Gazako populazioari Rafah husteko. Dei hori Israelen asmoen erakusgarri nabarmena da: ez dira geldituko Gazako azken txokoa suntsitu eta gazatar guztiak desagertarazten dituzten arte. Israel iragan urriaren 7tik ari de nahita eta modu sistematikoan Gazako zerrenda bonbardatzen, eta dagoeneko 30.000 palestinarretik gora erail dituztela (14.000 inguru adin txikikoak). Gainera, funtsezko azpiegiturak ere birrindu dituzte, hala nola ospitaleak, eskolak zein ur eta energia hornikuntzak; eta 2 milioi pertsonatik gora kanporatu dituzte euren bizitokietatik.
Era berean, Zisjordanian eta Jerusalemen garbiketa etnikoaren prozesua azkartzen ari da,
atxiloketa masiboen, hilketen eta erasoen kanpainekin, bertako biztanleak beren lurraldetik kanporatzeko helburuarekin.
Horregatik, orain, inoiz baino gehiago, bada garaia espainiar eta frantzes estatuek zein Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako erakundeek ekin diezaioten, Hego Afrikako salaketarekin bat egin dezaten eta zigorrak ezar diezazkioten Israeli.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!