[ARGAZKI GALERIA] Mobilizazioak egin dituzte sindikatuek lan eta pentsio erreformen aurka
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek deituta mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herrian gaur goizean, bizitza duinen alde eta lan eta pentsio erreformen aurka. Gasteizen, Agurainen, Laudion eta Oionen ehunka lagun atera dira kalera. Arratsaldean manifestazioak egingo dituzte hiri, herri eta auzoetan, herri mugimenduko eragileekin batera.
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek deituta mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herrian gaur goizean, bizitza duinen alde eta lan eta pentsio erreformen aurka. Gasteizen, Agurainen, Laudion eta Oionen ehunka lagun atera dira kalera. Arratsaldean manifestazioak egingo dituzte hiri, herri eta auzoetan, herri mugimenduko eragileekin batera.
Sindikatuek salatu dute pentsioen erreformarako lege proiektuak erretiro aurreratuan murrizketak ezarriko dituela, ez duela bermatzen 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, ez eta genero arrakala gainditzea ere. Gainera, dirudienez, aurreko urteetan ezarritako murrizketak ez dira indargabetuko eta pentsio sistema publikoa ez da sendotuko. Lan erreformaren nondik norakoak “are ilunagoak” direla ere azaldu dute: “ez dirudi Euskal Herrian gure lan hitzarmenak negoziatzeko eskubidea bermatuko denik, edota indargabetuko direnik aurreko erreformen funtsezko puntuak, esaterako, kaleratzeko erraztasuna”.
Hego Euskal Herriko erakundeek eredu ekonomikoaren oinarrizko zutabeak aldatzeko duten borondate falta ere jarri dute mahai gainean sindikatuek. Salatu dute osasun, hezkuntza edo zaintza sistema publikoari zein erreforma fiskalei dagozkien politikak “Confebaskek eta CENek erabakitzen dituztela”.
“Gutxi batzuen botere gosearen gainetik, pertsona guztien bizitzak, gure herriaren eta planeta beraren biziraupena erdigunean jarriko dituzten neurri politikoak aldarrikatuz, norabide aldaketa sakona eskatuz, eguerdiko mobilizazioei jarraipena emango zaie arratsaldean” berretsi dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!