Mobilizazioa deitu dute Gasteizen, talde faxisten elkarretaratzeari erantzunez
Azaroaren 24rako mobilizazioak deitu dituzte talde faxista eta ultraeskuindarrek, eta elkarretaratze antifaxista egingo dute Gasteizen.
Gaurko egunerako, azaroak 24, VOXen sindikatuak “greba orokorra” deitu du eta protestak egingo dituzte espainiar estatuko hainbat herri eta hiritan, baita Euskal Herrian ere. Gasteizen, hainbat taldek, faxismoari eta ultraeskuinari aurre egiteko deia luzatu dute eta azaroaren 24ko 20.00etan elkarretaratzea deitu dute Arka Plazan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!