“Memoria osoa, bizikidetzaren alde” kanpaina aurkeztu dute Gasteizen Euskal Herriko hainbat memoria elkartek.
Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira eta Gasteizen proiektatuta dagoen "Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentro Nazionala-ren" planteamendu diskriminatzailearen aurrean, Euskal Herriko hainbat memoria eragilek “Memoria osoa bizikidetzaren alde” kanpaina aurkeztu dute.
“Inolako bazterkeria eta diskrimaziorik gabeko” memoria eraikitzeko erronka kolektiboa izan behar dela azaldu dute Gasteizen agerraldia egin duten hainbat memoria elkartek. Gasteizen egoitza duen “Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentro Nazionala” gaitzetsi eta bizikidetzaren aurkako norabidean doan proiektua dela salatu dute.
“Giza Eskubideen urraketa guztiak kontuan hartzen dituzten proiektu eraikitzaileak eta integralak behar direla” iritzita, Euskal Herriko erakundeetako ordezkari guztiei, hezkuntza-komunitateari eta eragile politiko eta sozial guztiei dei egin nahi diete “Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentro Nazionala-ren planteamendu diskriminatzailea onartu ez dezaten eta Memoria Osoan oinarritutako dinamikak bultzatu ditzaten; Giza Eskubideen urraketa guztiak barne hartuz eta basterketarik gabe bizikidetza eraikiz”.
www.memoriaosoa.eus wegunea ere jarri dute martxan, atxikimenduak bildu eta datozen asteetan iragarriko dituzten ekimenen berri emateko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!