Memoria historikoa | Leninen heriotzaren mendeurrena
Josu Santamarinaren kolaborazioa
Urtarrilaren 21ean 100 urte bete ziren Vladimir Ilitx Ulianov “Lenin” errusiar iraultzaile, politikari eta teorialari politikoa hil zela. Efemeride honetatik tiraka, Hala Bedi irratiko kolaboratzailea den Josu Santamarinak, Leninen bizitzako hainbat pasarte ekarri dizkigu Hizpideara.
Grabaketaren bitartean, Leninek bere bizitzaren aurkako ekintzak jasan ote zituen ala ez zalantza izan dugu. Sarean kuxkuxeatu ondoren, Fania Kaplan izeneko eskuin eseristako militanteak tirokatua izan zela ikasi dugu.
Kolaborazioa amaitzeko Ibil Bediren “Anelidoak” abestia aukeratu du Josuk. Anelidoak ikertzen denbora pasa zuen iraultzailea Aleksandr Ilitx Ulianov izan zen, Leninen anaia. Aleksandr, 1887an Alexandro III.a Errusiakoa tsarra hiltzen saiatu zen talde bateko kide bihurtu zen eta arrazoi horregatik, urte horretan bertan Shisselburgen urkatu zuten. Haren exekuzioak eragin handia izan zuen Leninengan.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!