Martxoak 8 Araban | Orduz orduko jarraipena
2019ko martxoak 8, beste egun historiko bat Araban eta Euskal Herrian. Milaka emakume* kalera ateratzera deituta zeuden, zaintza ardatz nagusitzat izango duen Greba Feministan. 24 orduko greba baten aurrean gaude, beraz, 00:00etan bertan hasi dira ekimenak. Gasteizko mobilizazio nagusia 19:00etan abiatu da, Iparralde Gizarte etxetik.
22:08 Talka plazan bildu dira emakumeak*
Jolaserako gogoa ere badute batzuek egun osoa eta gero. Sartu ez sartu…
21:30 Egunak eman duenaren errepasoa
Hala Bediko kideok, eguna amaitzeko, grebak utzi duenaren berri eman dugu irratian zuzenean
21:10 Antolakuntzako kideen balorazioa
21:00 EAJren egoitza morez margotu dute
20:55 | Horrela amaitu da arratsaldeko manifestazioa: bengalen artean, Talka proiektu feministaren mezua: “Ez gara inoiz joan”.
20:30 | Arratsaldeko manifestazioak irudi hauek utzi dizkigu, besteak beste.
20:15 | Ekitaldia egin dute arratsaldean Aramaion.
Irratian zuzenean egin dute kronika Aramoiko emakumeek*
20:00 | Eguneko argazkietako bat, zalantzarik gabe: Frantzia kalea goraino eta hasiera eta amaiera ikusi gabe.
19:30 | Laudion ere manifestazioa egin dute arratsaldean: 1.000 emakume* inguru bildu dira.
Laudioko manifestazioaren hasiera#bizitzakerdigunean #AiaraldekoGrebaFeminista pic.twitter.com/yN7ExNdN1A
— Aiaraldeko Mugimendu Feminista (@AiaraldekoMF) March 8, 2019
19:15 | Manifestazio buruan, emakume* nekazariak eta traktoreak: Mugimendu feministak hauen lana azpimarratu nahi izan du. Horren aurretik, neska* gazteen blokea iritsi da.
19:00 | Eguneko manifestazio nagusiaren aurretik, grebaren balorazioa egin du Mugimendu Feministak.
18:55 | Goizak utzitako irudiekin bideoa osatu du Hala Bideo-k.
18:45 | Arabar Errioxan ere Greba Feminista presente: ehunka lagun bildu dira arratsaldeko manifestazioan Oionen.
18:35 | Arratsaldeko manifestazio nagusia hasi aurretik, ekimen antiarrazista egin dute Gasteizen, Olagibel kalean kokatuta dagoen Espainiar Gobernuko Ordezkaritzan.
18:15 | Gasteizko Greba Feminista iruditan. Hala Bediko emakumeek* kaletik informatzeko ardura hartu dute gaurkoan. Hona hemen egunak orain arte utzitako irudiak. Galeria osorik ikusteko klikatu hemen.
17:51 Gasteiz, Alde Zaharreko emakumeek* arratsaldeko piketea egin dute.
17:43 Lautadako greba feministaren kronika:
16:30 Gorbeialdeako emakumeen* kronika:
15:09 Elkartasun keinua Gasteizko emakumeen* aldetik bazkaltzeko tartean
14:55 Gasteiz, greba feministaren goizeko kronika:
14:50 Arabar Errioxako greba feministaren kronika:
14:32 Zuia eta Urkabustaizeko goizetako ekintzen ondoren, Gorbeialdeko emakumeak* bazkaltzeko elkartu dira.
14:23 Gasteizen, emakumeak* Santa Barbara Plazan biltzen hasi dira bazkari autogestionaturako.
14:04 Mendialdeako emakumeek* mobilizazioak egin dituzte eguerdian Maeztun eta Kanpezun.
13:15 Oiongo kaleetan manifestazioa egin dute Arabar Errioxako emakumeek*.
13:00 Aiaraldeako greba feministaren kronika:
12:40 Gasteizen, ekimen antifaxistak ehunka emakume* bildu ditu.
Olagibelen eserialdia egin dute.
Inaute igaro berrietan bezala, emakumeek* su eman diete asmo gaiztoko pertsonaiei, ekimen antifaxistaren baitan: “Feminismoak zuen faxismoa garaituko du”. Eskuineko irudian agertzen diren horiek errauts bihurtu dituzte.
Espainiako Gobernu delegaritzaren aurreko eserialdiaren kronika:
12:30 Orozkon ere kalera atera eta herria apaindu dute.
Iturria: Aiaraldea.eus ataria.
12:15 Mendialdeako greba feministaren kronika.
12:10 Agurainen “Bizitzak erdigunera!” aldarri egin dute.
12:00 Ekimen antifaxistarako prest daude emakumeak* Gasteizko Plaza Berrian, eta Andre Mari Zuriko “El coño” eskultura ere apaindu dute gaurko.
11: 30 Aiaraldeako emakumeak* kalejiran atera dira goizean goiz, aiaraldea.eus-ek jakinarazi duenez.
Kalejira Amurrion egin dute, eta azpiko irudia Laudion atera du Aiaraldea atariak.
11:15 Giza katea egin dute Parlamentuan, “Menos discursos, más recursos!” oihu artean, eta neska bat atxiki du poliziak.
Atari batean sartu dute, eta neska babesten ari ziren emakumeak* kolpekatu ditu Ertzaintzak. Udaltzainak kolaborazioan ari dira ertzainekin.
11:00 Gasteizko Bulebar merkatalgunea hartu dute hamarnaka emakumek*
Saltokiak eta dendak ixteko piketeak antolatu dituzte, eta lortu dute batzuek atea ixtea ere. Kontsumo basatiaren kontra egitera eta edertasun kanonak deseraikitzera ere deitu dute.
10:50 Bake kalea moztu dute emakumeek*
Jazarpen poliziala gero eta nabariagoa izaten ari da.
10:30 Liskarrak Ertzaintzarekin Corte Ingleseko ateetan
Zuzenean kontatu digute irratian. Hemen entzun dezakezu:
10:15 Presentzia polizial nabarmena salatu dute
Goizean zehar hainbat izan dira Udaltzaingoak eta Ertzaintzak identifikatutako emakumeak*. Jazarpen polizial handia salatu dute grebalariek.
10:00 Piketeak Corte Ingles eta Boulevardean elkartu dira
Ertzaintza Corte Ingleseko sarrera oztopatzen ari da, emakumeak* bultzatuz.
09:45 Maeztun eta Kanpezun kotxe karabana batekin hasiko dute greba
09:30 Auzoetako komertzioak ixten ari dira, kontsumo grebaren baitan
Kontsumoa izan da aurten ere grebako ardatzetako bat. Irekita dauden komertzioetan sartu dira.
09:15 Aiaraldean ere greba hasi dute
Goizean goiz egin dute kotxe karabana Urduñan. Amurrion ere kalera atera dira emakumeak*.
#M8GrebaFeminista-rako berotzen!! pic.twitter.com/3RqmPYn7tv
— Urduñako Mugimendu Feminista (@UrdunakoM) March 7, 2019
Honela hasi dugu Amurrion #M8GrebaFeminista !#bizitzakerdigunean #AiaraldekoGrebaFeminista pic.twitter.com/9NqbDUQXmU
— Aiaraldeko Mugimendu Feminista (@AiaraldekoMF) March 7, 2019
Jendetza batu da Laudioko kazeroladara! “Emakumeak* kalera, zaintza greba!” #M8grebafeminista #AiaraldekoGrebaFeminista #bizitzakerdigunean pic.twitter.com/ke4DzpgUnC
— Aiaraldeko Mugimendu Feminista (@AiaraldekoMF) March 8, 2019
09:00 Piketeak auzoetan
Auzoak goizean goiz esnatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Zaramagan emakume* bat identifikatu du kalez jantzitako Ertzaintzak.
07:30 Kirol taberna zikindu dute. Leihoan mezu hau irakur daiteke: “Bebida favorita: Lágrimas de macho herido”.
23:30 Kazeroladak auzoetan
Gasteizko hainbat auzotan kazeroladak deitu ditu Mugimendu Feministak greba bezperako iluntzean. Presentzia poliziala nabaria izan da. Adurtza auzoan, protestan zeuden hainbat emakume* identifikatu ditu Ertzaintzak eta Mozal Legearekin mehatxatu ditu, Mugimendu Feministak jakinazari duenez.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!